Primo de Riverak gaztelania inposatu eta beste hizkuntzak debekatu zituen Kataluniako eskoletan. Diktadurako Hezkuntzaren Zuzendaritza Orokorreko zirkular horren arabera, irakasle guztiek gaztelaniaz irakasteko eta haurrei uneoro gaztelaniaz hitz egiteko beharra zuten, haurrak eskola zapaltzen zuen lehen egunetik hasita. Katalanez onartzen zituen liburu bakarrak kristau jarraibidekoak eta gobernuak onartutakoak ziren. Bestalde, gaztelaniazko hiztegi bat eta katalan-gaztelaniako beste bat egoteko agindua ezarri zuen.
Iturria: Oscar Diaz Fouces, Un outsider portuguès en el campliterari català: Animais Nossos Amigos, d’Afonso Lopes Vieira (Zeitschrift für Katalanistik, 29. zkia., 2016).