1936ko uztailaren 21ean,
Marina Ginestà 17 urteko militante antifaxistari argazki hau atera zion Juan Guzmán argazkilariak. 1936ko Gerra hasi zenean PSUCeko gazterietan militatzen zuen, eta Mijaíl Koltsov SESBko Pravda egunkariaren korrespontsala lagundu zuen. Koltsovek emakumeen emantzipazioaren eredu gisa deskribatu zuen.
1939an, Gerra amaitutakoan, Marina Ginestà Alicanteko portuan aurkitu zuten, ihes egin nahian, eta frankistek kontzentrazio esparru batean sartu zuten arren, aste batzuen buruan askatu zuten, ez baitzegoen auzipetuen zerrendan. Ondoren, muga zeharkatu zuen eta han ezkutatu egin zen. Frantziarra zela esanez, Montpellier hirira heldu zen. Frantzia naziek okupatu zutenean, familiarekin ihes egin zuen, Mexikora lehenik eta Dominikar Errepublikara gero. Azken horretan geratu zen bizitzen eta bertan sortu zen bere semea, Manuel, 1940ean.
1946an, Trujilloren diktadurak errepublikanoen aurkako jazarpena areagotu zuenez, Dominikar Errepublikatik Venezuelara joan ziren. 1949an Frantziara itzuli zen; Paris ingurura.
1970eko hamarkadan, frankismoaren amaiera gertu zela, Bartzelonara joan izan zen bisitan, baina azken 50 urteak Paris eta Bruselan eman zituen. Azkenik, Parisen hil zen 2014ko urtarrilaren 6an, 94 urte zituela.