Udalek euskara hutsez jardutea legez kanpokoa zela erabaki zuen Espainiako Auzitegi Gorenak

Duela
27
urte
Aizarnazabalen euskaraz funtzionatzea, erdaldunak "diskriminatzea" zela esan zuten.

1999ko ekainaren 19an,

Hegoaldeko udalek euskara hutsez jardutea legez kanpoko jo zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Aizarnazabalgo Udalak 1992an onartutako ordenantzaren aurkako epaian esan zuten hori diskriminatzailea zela. Erroldaren arabera, 544 biztanletik 541 euskaldunak ziren, eta hiru soilik erdaldunak. Pertsona hauek sekula kexatu ez baziren ere –idatziak ulertzeko eran bidaltzen zitzaizkien edo tramitazioak gaztelaniaz egiteko aukera bermatzen zitzaien–, Espainiako Auzitegi Gorena tartean sartu zen gaztelania inposatzeko herririk euskaldunenetan ere.

Iturria:

Mikel Arrieta, Udalek euskara hutsez funtzionatzea ilegala da, Espainiako Auzitegi Gorenaren ustez (Euskaldunon Egunkaria, 1999ko ekainak 20).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...