Lasa eta Zabalaren hilketa argitzeko epaiketa atzeratu zuten, deklaratu behar zuen guardia zibil baten egoera tamalgarriagatik

Duela
27
urte

1999ko abenduaren 13an,

Lasa eta Zabalaren hilketa argitzeko epaiketa atzeratu zuten, deklaratu behar zuen guardia zibil baten egoera tamalgarriagatik. Felipe Bayo lasaigarriz leporaino eta barruko arropan iritsi zen Madrilgo Auzitegi Nazionalera. Epaimahaiak epaiketaren hasiera atzeratzea erabaki zuen, eta Bayoren egoeraren inguruko argipenak eskatu. Bertsio ofizialaren arabera, Alcala de Henareseko espetxe militarretik ospitale militar batera eraman zuten oinaze baten ondorioz eta han ohi baino sendagai gehiago jaso zituen, bere kabuz zutik mantentzea eragozteraino.

Iturria:

Epaiketa atzeratu egin da, Bayo zutik ere egoteko gai ez zelako (Euskaldunon Egunkaria, 1999ko abenduak 14).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
205
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...