Tolosa Gipuzkoako hiriburu izendatu zuten errege dekretu bidez

Duela
182
urte

1844ko urtarrilaren 19an,

Tolosa Gipuzkoako hiriburu izendatu zuten errege dekretu bidez. Gipuzkoak, aurretik, ez zuen hiriburu finkorik izan. 1472an, Batzar Nagusiak ospatzeko txandakako prozedura finkatu zen hiribilduen artean, eta XIX. mende hasieran, korrejidorearen egoitza Azpeitia, Azkoitia, Donostia eta Tolosa artean txandakatzea erabaki zuten. 1844an, ordea, Foruen berrezarpena zela medio, eta Espainian progresista eta moderatuen arteko ika-miketan bigarrenek zuten indarra baliatuta, Tolosa izendatu zuten hiriburu. 1854an, progresistak boterera iristearekin batera, Donostiara lekualdatu zuten hiriburua.

Iturria:

Gipuzkoako Museo Birtuala, Zein hiriburu: Tolosa eta Donostia, buruz buru

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...