Euskal Herriaren independentziaz lehen herri galdeketa egin zuten Etxarri Aranatzen

Duela
12
urte

2014ko apirilaren 13an,

Euskal Herriaren independentziaz lehen herri galdeketa egin zuten Etxarri Aranatzen. Herri ekimen bidez antolatu zuten galdeketa, eta erroldaren %48ko parte hartzearekin independentziaren aldeko hautuak irabazi zuen, zenbatutako 851 botoetatik 804 eskuratuta. Galdeketa sustatu zuen A13 ekimeneko bi kidek Altsasuko Guardia Zibilaren kuartelean deklaratu behar izan zuten gerora, Nafarroako fiskaltzak ikerketa zabaldu eta gero.

Iturria:

A13ko herri galdeketa Etxarri Aranatzen (Guaixe, 2014ko apirilak 14) + Herri galdeketa bulkatu zuen A13ko bi kide deklaratzera deitu dituzte (Guaixe, 2014ko maiatzak 30).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...