Biloba desagertua aurkitu zuen Argentinako Maiatzeko Plazako Amonen elkarteko presidenteak

Duela
12
urte

2014ko abuztuaren 6an,

Biloba desagertua aurkitu zuen Argentinako Maiatzeko Plazako Amonen elkarteko presidenteak. Estela de Carlottoren alaba preso zutela, honen haur jaioberria lapurtu eta beste familia bati eman ondoren ama hil egin zuen Argentinako diktadura militarrak. Handik 36 urtera, adoptatua zela jakitean, DNA proba egitea erabaki eta diktaduran zehar lapurtutako haurretako bat zela jakin zuen, Laura Estela de Carlotto eta Walmir Oscar Montoyaren semea, hain zuzen ere. 1976 eta 1983 arteko diktaduran milaka lagun desagerrarazi eta bahitu zituzten. Haurdun zeuden preso politikoak kartzela ezkutuetan eduki zituzten erditu arte. 500 haur lapurtu zituztela kalkulatu zuten Maiatzeko Plazako Amonek, eta euren lanari esker 120 inguru topatzea lortu dute.

Iturria:

Koldo Azkune, “Nire kasua azaleratu zenean, argentinarrek garaipentzat hartu zuten”. Ignacio Montoya Carlottori elkarrizketa (ARGIA, 2015eko apirilak 21).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.