Ikasgaien laurdena gaztelaniaz irakatsi behar zutela agindu zuen Kataluniako Justizia Auzitegi Gorenak, ikasle bakar batek hala eskatzen bazuen

Duela
10
urte
Som Escola

2014ko urtarrilaren 31n,

Ikasgaien laurdena gaztelaniaz irakatsi behar zutela agindu zuen Kataluniako Justizia Auzitegi Gorenak, ikasle bakar batek hala eskatzen bazuen. Generalitateak errekurtsoa jarri zuen arren, Espainiako Auzitegi Gorenak inposaketa berretsi zuen, Kataluniako murgiltze eredua arriskuan jarriz. Epaileek uko egin zioten Generalitateak eta Kataluniako Parlamentuak ehunekoak baztertzen zituen beste proposamenari ere. Bi urte lehenago, Espainiako Hezkuntza Ministro José Ignacio Wertek hitzez hitz esan zuen beren helburua zela Kataluniako haurrak "espainolizatzea".

Iturria:

Ivanna Vallespín, La justicia fija en el 25% las clases en castellano en Cataluña (El País, 2014ko urtarrilak 31).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte