Galesen lehenbizikoz antolatu zuten Ras yr laith, galeseraren aldeko Korrika

Duela
12
urte

2014ko ekainaren 20an,

Galesen lehenbizikoz antolatu zuten Ras yr laith, galeseraren aldeko lasterketa. Euskal Herriko Korrikan inspiraturik, 22 km-tan bederatzi udalerri zeharkatu zituen lekukoa eskutik eskura igaroz. UNESCOren Hizkuntzen Atlasaren arabera, egoera zaurgarrian dago galesera. 2021eko datuen arabera, 892.200 pertsona dira hitz egiteko gai Galesen, 110.000 Ingalaterran, 1.500 eta 5.000 artean Argentinan, eta 4.000 inguru Kanadan. 2021etik aurrera oinarrizko galesera beharrezkoa da Galesko administrazioan lan egiteko.

Iturria:

Lander Arbelaitz, Galeseraren aldeko Korrika lehen aldiz ostiralean (ARGIA, 2014ko ekainak 18).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

2014-04-13
Euskal Herriaren independentziaz lehen herri galdeketa egin zuten Etxarri Aranatzen

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte