Euskal Herriaren independentziaz lehen herri galdeketa egin zuten Etxarri Aranatzen. Herri ekimen bidez antolatu zuten galdeketa, eta erroldaren %48ko parte hartzearekin independentziaren aldeko hautuak irabazi zuen, zenbatutako 851 botoetatik 804 eskuratuta. Galdeketa sustatu zuen A13 ekimeneko bi kidek Altsasuko Guardia Zibilaren kuartelean deklaratu behar izan zuten gerora, Nafarroako fiskaltzak ikerketa zabaldu eta gero.
Iturria: A13ko herri galdeketa Etxarri Aranatzen (Guaixe, 2014ko apirilak 14) + Herri galdeketa bulkatu zuen A13ko bi kide deklaratzera deitu dituzte (Guaixe, 2014ko maiatzak 30).