ETAk Antonio Recio guardia zibil torturatzailea hil zuen Gasteizen. Hirian el MaƱo bezala ezagutzen zuten, zaragozarra baitzen. 1968tik zuen ETAk torturatzaile ezagunen zerrendan, Brigada Politiko Sozialeko agente zela. Kalean, taberna giroan lagunkoi jokatu arren, komisarian krudela zen, bere eskuetatik pasa zen jende askok salatu zutenez. Gerora jakin zen Espainiako inteligentzia zerbitzu CESIDeko kidea ere bazela, eta bere kide batek espia zela frogatzen zuen dokumentazioa kendu ziola karteratik lurrean gorpu zegoela. ETA militarraren Araba komandoari egotzi zioten atentatua.
Iturria: Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Lehen liburukia, 1967-1980 (Maiatz).