Bittor Iturria jaio zen Basusarrin, granadekin nazien gerra-gurdiak birrintzen zituen pilotaria

Duela
112
urte

1914ko urriaren 22an,

Bittor Iturria jaio zen Basusarrin, granadekin nazien gerra-gurdiak birrintzen zituen pilotaria. Saran hazi zen, eta bertan ikasketak eta baserriko lanak frontoiarekin tartekatzen zituen. II. Mundu Gerran baliatu zituen esku huskako bere gaitasunak, eskuko granadak jaurtiz ibilgailu alemaniarren aurka. 1943an domina militarra eman zioten Frantzia Askeko tropekin paraxutista bezala borrokan erakutsitako ausardiagatik. 1944ko abuztuan hil zuten naziek segada batean, Bretainian. Saran ehortzi zuten, eta 1947an oroigarri bat paratu zioten herriko pilota-plazan.

Iturria:

Joseba Aurkenerena, Bittor Iturria, pilotari eta soldadu (ZuZeu, 2018ko uztailak 9).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.