EHZ musika jaialdiaren lehen edizioa hasi zen Arrosan, Nafarroa Beherean

Duela
30
urte

1996ko ekainaren 28an,

EHZ musika jaialdiaren lehen edizioa hasi zen Arrosan, Nafarroa Beherean. Ekainaren 30era bitarte garaiko zenbait talde entzutetsuk hartu zuten parte. Piztu elkarteak eta Irulegiko Irratiak bultzatutako jaialdia musikaz harago joateko, eta Ipar Euskal Herriko kostalde eta barnealdearen arteko haustura eten eta Nafarroa Beherea eta Zuberoa dinamizatzeko asmoarekin jaio zen. Ikuspegi politiko sakona du Euskal Herria Zuzenean festibalak, antikapitalismoan kokatuta kontrakultura aldarrikatzen baitu, eta komunitatea indartzeko egiten du lan, antolaketatik hasita. Ordutik, edizioz edizio milaka pertsonak egin dute bolondres lana eta askorentzat herri mugimenduetan murgiltzeko ate eder bat izan da.

Iturria:

Jon Urzelai Urbieta, Su festak. Euskal musika jaialdiak XXI. mendean (Susa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.