Frantziako Poliziak indarrez atera zituen Parisen itxialdia egiten ari ziren paperik gabeko 300 migratzaile

Duela
30
urte

1996ko abuztuaren 23an,

Frantziako Poliziak indarrez atera zituen Parisen itxialdia egiten ari ziren paperik gabeko 300 migratzaile. Euren egoera arautzeko eskatuz, St. Bernard elizan itxialdia abiatu zuten, apaizaren laguntzaz, martxoaren 18an. Haietako batzuk herrialdetik kanporatuak izateko mehatxupean zeuden, babes politikoa ukatu eta gero. Haietako hamarrek gose greba abiatu zuten itxialdian, eta oso ahul zeuden 50 egunen ostean. Mila poliziak hartu zuten parte desalojoan, eta dozenaka zauritu eta 46 atxilotu zituzten. Gobernuak batzuen egoera arautzea onartu bazuen ere, gainontzekoak kanporatu egingo zituela iragarri zuen. Desalojoaren ostean migratzaileekin elkartasunez manifestazio jendetsua egin zen.

Iturria:

Julen Arriola, Poliziak indarrez kanporatu ditu Saint Bernard okupatzen zuten etorkinak (Euskaldunon Egunkaria, 1996ko abuztuak 24).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...