Abd el-Krimek Espainiako Armada garaitu zuen Annualgo guduan eta Rifeko Errepublika aldarrikatu zuten

Duela
105
urte

1921eko abuztuaren 9an,

Abd el-Krimek Espainiako Armada garaitu zuen Annualgo guduan eta Rifeko Errepublika aldarrikatu zuten. Espainiaren porrotak lurrikara handia eragin zuen Espainiako Estatuan, ia 12.000 soldadu hil baitziren eta errekrutamenduen aurkako mugimenduak nabarmen indartu ziren. Alfontso XIII.aren erregealdia kolokan geratu zen, baina Miguel Primo de Riverak estatu kolpea jo zuen. 1924an Primo de Riveraren aginduz Espainiak gerra kanpaina krudelari ekin zion Afrika iparraldean, hegazkinetatik zibilen aurka arma kimikoekin erasoak tarteko, eta Rifeko Errepublika deuseztatu zuen.

Iturria:

Wikipedia – Rifeko Gerra.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...