Erreproduzitu bideoa
ekitaldia
Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko I. Poesia Saria
2012-05-02

2012ko martxoaren 30ean egin zen Donostiako Koldo Mitxelena aretoan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak sortutako sariketa honen lehenengo saria Karlos Linazasoro tolosarrak irabazi zuen, Ezer gehiago behar gabe lanagatik. Epaimahaia Igor Estankonak, Joserra Garziak, Tere Irastorzak, Jose Angel Irigarayk eta Lourdes Otaegik osatu zuten. Linazasororen lana beste 22 lanen artean aukeratua izan da, saria jasotzeko. Bideoan, Josean Goikoetxea, Ikerne Badiola eta Garazi Lopez de Etxezarreta ere azaltzen dira.

Irudiak: Koldo Mitxelena

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...