Azaroaren 7an Euskalerria Irratiak 30. urteurren festa ospatu zuen Iruñean. Edozein Bi, Joseba Tapia eta Gorka Urbizuren aktuazioez eta bestelako hitzartzeez gain, irratiaren hainbat lagunen zorion agurrak bildu dituzte.
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...