Erreproduzitu bideoa
ekitaldia
Benito Lertxundi kantatuz
2014-01-27

2013ko apirilaren 26an, Baigorriko Jean Pugeot, Garaziko Zitadela eta Hendaiako Irandatz kolegioetako ikasleak Tolosako Leidor antzokian izan ziren Benito Lertxundiren kantuen abestera. Gazte hauekin batera ari izan ziren Laskuraineko ikastolako gazteak, Zegamako Orkatz Txiki abesbatzako haurrak eta Gasteizeko Crescendo abesbatzako gazteak. Donibane-Garazitik abiaturik, Hendaiatik pasatuz, Iparraldeko gazteek Tolosa hiri barnearen bisita egin zuten lehenik, Leidor antzokian sartu aitzin. Arratsalde guzian, kantu errepikak egin zituzten Et Incarnatus orkestrarekin. Antzokia mukuru bete zen arratsean Jazz in college ekimenaren barne antolatu kantaldiarentzat. Benito Lertxundik parte hartu zuen kantaldian eta bere emozioa partekatu bukaeran eskaini zuen hitzaldi laburrean. 45 minutako emanaldi hunek Tolosako eguna laburbiltzen du, Garazi-Baigorriko kolegioetan kantu irakasle Denise Olhagarayen zuzendaritzapean.

Egilea(k):
 Kanaldude Kanaldude