Erreproduzitu bideoa
ekitaldia
Argia Sariak 2015 (Ekitaldi osoa)
2015-02-02

Euskarazko komunikazioak sariak merezi ditu. Horretarako sortu zuen Argiak bere sari banaketa, eta horrela iritsi da 2015ekoa ere. Urtarrilaren 28an Usurbilgo Atxega Jauregia jatetxean egindako ekitaldian, sei sari banatu zituzten. Internet saria Ipar Euskal Herriko iazko udal bozak elkarlanean jarraitu zituzten hedabideek jaso zuten. Prentsa saria Entzun! aldizkariak eskuratu zuen, eta Irratia saria Arrosa sareko Zebrabidea saioak. Sustapen Ekintza saria Gure Esku Dago eskumenak jaso zuen, eta Ikusentzunezko saria, berriz, Hamaika Telebistako IDEMtitateak saioak.

Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.