« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Agin Rezola

Ez dira pasta berekoak

2010-06-25 00:42:00 | Agin Rezola

Buffon eta Pirlo

Buffon eta Pirlo

Eslovakia 3-2 Italia. Historiak hala ziolako, gaizki jokatu arren, “De Rossitas irtengo zirela” pentsatzen zuten italiarrek, baina etxerako bidea hartu dute.

Paraguay 0-0 Zelanda Berria. Golik sartu ezin denean, atezainen balioa nabarmentzen da eta Zelanda Berriaren atezainak zenbat balio duen erakutsi zuen (Paston).

Japonia 3-1 Danimarka. Japoniarrek bi falta ikusgarri sartuta, punteria ona dutela erakutsi zuten. Beti apuntatzen ari ziren gainera.

Herbehereak 2-1 Kamerun. Eto’ok esan zuen Kamerun munduko txapeldun izan zitekeela. Zail dago txiste hori hobetzen.

Marcelo Lippi hautatzaile italiarrak erantzukizun guztia beregain hartu du, bere esperimentu guztiak gaizki irten zaizkiolako. Nori buruz ari nintzen, Lippi ala Flipy?

Gattusoren hatzaparkadek, ez Peperen eskuinkadek ez dute Italia salbatu eta Munduko Kopatik Marchisio edo Marchetti egin behar izan dute, nahi duzuen bezala. Italiarren harrokeriak otzanduko ziren oraingoan, Berlusconi bera ere, 20 neska gazterekin irten beharrean, orain 15ekin bakarrik irteten omen da.

Partidu asko osasunarentzat kaltegarri izaten dira, baina medikuek zer esango lukete paraguayoek eta kiwiaren selekzioak jokatu dutenari buruz? Paraguayoak sailkatu dira, baina Kiwiaren selekzioak itxura ona emanda esan dio agur munduko kopari. Hala ere, selekzio honetan traidore bat aurkitu nuen: Winston Reid. Burusoil bat egon al daiteke kiwiaren selekzioan? Ze... zurituta bazegoen, zergatik da beltzarana? eta non zeuden pipitak? (Bat Argentinan, badakit).

Japoniarrak ezkor zeuden hasieran, bere hamaikakoan Konno baitzegoen. Ezezkoarekin zelairatu ziren beraz japoniarrak. Final zortzirenetarako sailkatu ziren ordea samurai urdinak eta Danimarkak “hecho poulvousen” amaitu zuen. Ezin daiteke esan Danimarkak norgehiagoka txarra jokatu zuenik, aukera pila sortu baitzuten, baina protagonista Honda japoniarra izan zen. Bokal bat soilik falta zaio “ona da” esateko. Aurtengo rebelazioa da japoniarra, baina horrenbeste argazki kamararekin, normala zen rebelazioa japoniarra izatea, ez?

Kamerungo lehoi heziezinak katakumeak izan dira aurten eta Hegoafrika esaten dioten mendebalde urrunean, gutxi iraun dute bizirik.


Herbehereak, hiru norgehiagokak irabazita eta koadroko alde errazean kokatuta, lasai daude, ordulariari begira, inongo Van Persik gabe.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403