« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Agin Rezola

Egunero ez da inauteri

2010-07-03 02:00:00 | Agin Rezola

Elanori tiraka

Elanori tiraka

Herbehereak 2-1 Brasil. Felipe Meloren partidu negargarriak kondenatu zuen Brasil. Kritikak entzunda, “Melo esperaba” dio berak.

Uruguay 1-1 Ghana. Ghana ez zen izan hain Ghana, beraz... ez zen tan-ganarik izan partiduan.

Badakit Elanorekin ez nuela txisterik egingo agindu nuela baina Brasil kanporatuta, orain egiten ez baditut, noiz egingo ditut? Bata bestearen atzetik jarriko ditut (hau nahi gabe izan da) gutxiago sufri dezazuen.
Hasteko, Brasilen Elanok ez jokatuagatik, de culo aritu ziren. Maicon bera ere, ez zen hain motibaturik aritu, baina normala da, aurrean Elano ez zuenez... Talentu horren faltan, aurten Dungak atzealdea sendotu nahi izan du, baina horretan, Elanok ez du zer ikusirik izan. (Gehiago banituen, baina errukitu egin naiz)
Kontuak kontu, brasildarrak mundialetik, zentralak iragarri bezala, Juan egin dira eta Dunga hautatzaileak dimisioa aurkeztu zuen, porrot horrek ziklo bat amaitu zuela adierazita. Mariano Rajoyk ez du odol brasildarrik zainetan. Bueno, lehendabizi, odolik baduen eztabaidatu beharko genuke.
Beste partiduan odolik izan zen ez dakigu. Tanganarik ez zela izan esan dugu, baina Gyanek luzapenean (partiduarena) izandako penaltya huts egin izanak, bere ondorioak izango ditu. Berez, Gyan jokalari handia dela bagenekien, baina orain txakur berde bat baino arraroagoa dela ere badakigu, penalty hori hutseginda. El Gyante Verde esaten diote orain.
Gyanek berea huts eginda, penaltyetan erabaki zen neurketa. Erregearen semeak (Kingson) ez zuen izter handikoak (Muslera) bezain beste zorte eduki eta Abreuk Panenka erara botatako azken penaltyak sailkatu zuen Uruguay finalerdietara.
Abreuk Realean erakutsi zuen zelaian zenbat balio zuen... paseatzeko. Baina odola Yettiaren hozkailuan baino hotzago mantentzen du eta azken penaltya Panenkaz (futbolaz gutxi dakizuenontzat, ez da K itxurako ogia) bota zuen. Eta sartu!
Final erdiak: Herbehereak vs. Uruguay

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403