« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Agin Rezola

Allez, allez

2010-06-18 02:07:00 | Agin Rezola

garagardoa

garagardoa

Mexiko 2-0 Frantzia. Frantziako selekzioari alkoholik gabego garagardoa esaten diote: 0 gol, 0 puntu (0,0) eta espero baino lehen etxera joango direlako.

Argentina 4-1 Hego Korea. Gonzalo Higuainek 3 gol sartu ditu eta Hego Korean persona non grata izendatu dute, alegia, pertsona Higuaingarria dela korearrentzat.

Grezia 2-1 Nigeria. Erabakiorra izan da Kaita nigeriarrak bere burua egotzi izana, greziar bati ostikada bat eman nahian. Lagerback hautatzaileak bota duen maldizio sortarekin, Kaitagurea errezatzen ari zela zirudien.

Mexikok bazuen fedea gaurko partidua irabazteko! Dos Santosek jokatu zuen lehen partidua ere, baina oraingoan, badaezpada, ondoan Vela jarri diote. Lehen txitxarritoa Chicharito Hernandezek sartu du eta frantziarrak zuri-zuri utzi dituen gola berriz, Blancok. (Izan kontu, hasierako hamaikakoan, zortzi jokalari Sarkozy baino beltzaranagoak zirela). Multzoko hurrengo partidua Mexiko eta Uruguayren artekoa da eta berdinketarekin bi taldeak pasako lirateke.

Hego Koreak Argentinaren aurrean belaunikatu behar izan du lau gol jasota eta ezin izan du final zortzirenetarako hegaldiarekin jarraitu. Alegia, hegoak moztu dizkiola Argentinak. Baina Hego Koreari hegoak moztuz gero, zer litzateke, Korea bakarrik? Hego gabe? Zalantzarik ez duena da, Argentina dela final zortzirenetara sailkatu den lehen taldea bere aurrelariei esker. Demichelisen hutsa ikusiz gero, ulertuko duzue zergatik ez ditudan atzelariak aipatzen. Nahiko txiste bada gola bera. Maradonaren eskua ere antzematen da. (Ez du alferrik jainkoaren eskua) Jokalariekin tratu berezia du eta adibidez, 75. minutuan, Kun Agüero sartu duenean eta Tévez kendu, aldaketaren aurretik galdetu dio Maradonak: ¿cómo Te vez? 

B multzoko beste partiduan Nigeriarrak aurreratu dira Ucheren golarekin, beraz, esan daiteke, gaur ez duela Uche-gin. Greziak buelta eman dio markagailuari, baina zenbakiak alderantziz ikusten zirenez, berriz lehen bezala utzi dute. Eta bai, 2 eta 1 ere irabazi dute. Dena den, nire ustez, Greziak gehiago zaindu behar du taldeko jokoa, jokalari batzuk berekoiegiak baitira. 18 zenbakia adibidez: Ninis. Izenean bakarrik antzematen zaio. 

Amaitzeko, galdera bat daukat: Nork idazten du Grezia “LL” hizkiarekin? Kontua da, gaurko gaztelerazko komentarista bati entzun diodala, Greziari erreferentzia eginez: “con junto L no”. Eta ez dut ulertu. 

Inork azaltzerik badu, pozik irakurriko ditut zuen iruzkinak.

Mexiko 2-0 Frantzia

Argentina 4:1 Hego Korea

Grezia 2-1 Nigeria

 

  • Erantzunak (4)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

  • Agin - 2010-06-22 22:47:46: Bueno... ez genian ezer jokatu, ezta Ander?
  • iosu - 2010-06-21 23:34:11: hori baina profesionalagoak izango dira jokalariak... hala ere, ez ahaztu berdinketarekin Mexikok Argentinaren aurka jolastu beharko lukeela final zortzirenetan... ausartuko al dira berdinketa adosten? Ez det uste...
  • Agin - 2010-06-18 10:52:55: Zerbait jokatu nahi al dek? Neretzat berdinketa, hiretzat beste biak.
  • Lander A. - 2010-06-18 10:25:07: Agin, zer uste dezu, Mexiko eta Uruguayk berdindu egingo dutela? Gerta al liteke mundu osoko kamerak 90 minutuz zelai batera begira egotea eta hala ere, jokalariak lehenagotik hitzartutako berdinketa bat izatea emaitza?
JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403