« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Agin Rezola

Green Day

2010-06-12 10:20:00 | Agin Rezola

Ingalaterran ez dakit zenbat diskoteka dagoen, baina horrenbeste urtean portero onik ez aurkitzea harrigarria da (Ingalaterra 1-1 AEB). Argentina eta Nigeriaren artekoak nahiko saltsa izan du, edo… Ketchupa bai behintzat, gola Heinzek sartu du eta (Argentina 1-0 Nigeria). Greziak berriz, krisian jarraitzen du eta emaitzak ez zien greziarik… barkatu, graziarik egingo (Hego Korea 2-0 Grezia).

Green day-k abesten du: ez dut amerikar ergel bat izan nahi, ez dut hedabideek kontrolatutako nazio bat nahi.


Fast foodaren partiduan (Ingalaterra vs. AEB) berde jarri duten atezain bat izan da protagonista: Robert Green. Bere hanka sartze batek (atezainak hanka sartu; bai) Ingalaterraren garaipena eragotzi du. Ingalaterrak ez du atezain onik eta horrela kosta behar zaio ederki Munduko Kopa bat irabazten. (Nire lehen iruzkin zentzuduna izan da hau).

Nazioa ez dutela medioek kontrolatzerik nahi ere entzun dugu abestian, eta hain zuzen, horixe egin zuten Green-en medioek, ezer kontrolatu ez. Ez zuen funtzionatu Gerrard eta Lampardek osatutako zelai erdiko bikoteak. (Nire bigarren iruzkin zentzuduna! Ez espero gehiago).

Ezustekoa, beraz, C multzoko lehen partiduan. Bigarrena bihar jokatuko da Algeria eta Esloveniaren artean. Derrigor ikusi beharreko partidua, batez ere azterketetarako ikasi behar baduzu. Gela dagoeneko txukunduko zenuen, ezta?

B multzoko neurketetan, ez da ezustekorik izan, emaitza hauek espero zituenarentzat. Argentinak 1-0 irabazi dio Nigeriari (Heinze) eta partiduaren ostean, Maradonak zera esan du: “Bazirudien ez genuela sartu nahi”. Lasai, ez da bere iraganaz ari.

Sexu kontuekin jarraituz, Hego Koreak griego bat egin diola esan genezake Greziari. 2-0 galdu duelako Greziak eta gola, Hego Koreako atzelari batek sartu duelako. Griegoa egiteak, beraz, ez dauka yogurtarekin zer ikusirik.

Ingalaterra 1:1 AEB


Hego Korea 2:0 Grezia


Argentina 1:0 Nigeria



 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403