« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Agin Rezola

Kaixo Tarragonatik

2010-07-04 00:57:00 | Agin Rezola

Gaur Saloutik agurtuko zaituztet, hemen, saloudatu litzatekeena. Gaueko 22:30etatik aurrera dena zen bozina hotsa, oihuak... dena zen zarata azken finean. Ez zegoen aguantatzerik!!! Eta zarata ere ez.

Alemania 4-0 Argentina. Messi ez zen azaldu eta hori asko eskertu zuen Alemaniak. Frantseses Messi beacoup litzatekeena hain zuzen.

Espainia 1-0 Paraguay. Oso partidu arraroa izan zen, baina ez Espainiak ez irabazteko adina.

Utzi Alemania eta Argentinaren arteko norgehiagoka azalduko duten esaldi serio pare bat botatzen. Futbola gustatzen ez bazaizu, jarraitu hurrengo paragrafotik. Argentinak zelai erdiko jokalari bakarrarekin jokatu zuen eta partidua hortik irabazi zion Alemaniak. Mascheranorentzat lan gehiegi izan zen, Schweisteinger (edo horrelako zerbait), Khedira, Muller eta Ozil gelditzea. (Futbolaz serio jarduteko baimena eskatu beharra ere...)
Argentinaren jokoak jende asko maitemintzen zuela zioten, baina bere tamainako aurkaria topatu duenean... Amaitu da Romero eta Juliretaren istorioa. 
Markagailua aurka zuela, Pastore atera zuen Maradonak, baina artalde argentinarra galduta ibili zen.
Beste final laurdenean zer ikusi nuen kontatuko dizuet, ordenadore portatilaren pantailaren paretik bandera espainol hau kentzen didatenean.
Listo. Paraguayko Barrios eta konpainiak lan gogorra egin zuten eta lan zikina ere bai tarteka. Altura gutxikoei Barrio bajeros esaten zieten nagoen tokian. Talde zakarra osatu zuen Paraguayk, tartean Cardozo zuela.
Bi penalty izan ziren. Bata Paraguayren alde Cardozok negargarri bota zuen, eta bestea Xabi Alonsori gelditu zion Justo Villar atezainak. Baina normala da, Para-guayko atezaina denez...
David Villak sartu zuen gola, lurrazpiko aparkaleku batean baino poste gehiago jo ondoren eta gaurko kronika Andrés Iniestaren adierazpenenekin amaitu nahi nuke: estamos ahí y vamos a por todas. Nire lagunek diskoteketan esaldi berbera erabiltzen dute. Ea arrakasta ere igualtsua den.

 

  • Erantzunak (2)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

  • Agin - 2010-07-04 22:22:08: Izaera inperialista izateak badakik zer duen!!!
  • Lander A. - 2010-07-04 13:15:36: Agin, ikusi behar zenuen Johannesburgo bera ere. Denak Espainiaren alde! Ederki ospatu zuten batzuk 'gorria'ren garaipena.
JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403