« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Agin Rezola

Okerragoa izan daiteke

2010-07-08 01:19:00 | Agin Rezola

dolu eguna

dolu eguna

Ni bezala, Alemania zalea bazara eta erabakitzen uzten ez diguten artean, anti espainola, ulertuko duzu zergatik jarri dudan krespoi beltza. Ospakizunetan ari diren espainolek uler dezaten: crespón negro (Argentinan bazen Crespo handi bat, izenez Hernán, baina hura ez zen beltza).


 

Historiaren zamak Alemaniaren alde jartzen zuen balantza, baina atzoko neurketak ez zuen historiarekin ezer jakin nahi. Noiz ikusi da Espainia Alemaniari 1-0 irabazten kornerretik buruz sasrtutako gol batekin? Ba atzo, Puyolek sartu zuen gola. Carles, ez Jordi. Biak bereizteko, Carles oraindik jauzi egin dezakeena da. Jordi berriz, Kataluniako Generalitatetik norbere patrikarako gehiago har zezan, bere ordez, gizon bat jarri zuena da: Artur Mas da ordezkoaren izena, katalanez, “hartu gehiago” esan nahi duena.

 

Bitartean, zer esango du Alemaniak? (Alemanieraz, Khedira) Ba, ezer gutxi esan dezake. Ongi jokatu zuten, baina egungo futbolaren legeen arabera, Espainia Alemania baino hobea izan zen atzokoan. Hori bai, aukeratzen utzi balidate, Alemania pasatzea nahiago, baina nik ere banekien, Espainia tartean bazen, ez nuela aukeratzerik izango.
 

Okerragoa izan daiteke ordea. Irudikatzen duzu Espainia munduko txapeldun?
 

Nik oraindik ez, baina Azkuna aurreskua dantzatzen ikustea baino irudi gogorragoa izango litzateke hori.
 

Gora Herbehereak!!!
(edo gorago baleude, ya ez lirateke Herbehereak izango?)

 

  • Erantzunak (1)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

  • Kepi - 2010-07-09 23:46:58: Agin, arrazoi dezu. ASKOZ OKERRAGO IZAN DAITEKE! AUPA EUSKALTEL... A EZ, AUPA HOLANDA!
JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403