« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Agin Rezola

Ez dut txisterik egin nahi...

2010-06-15 01:08:00 | Agin Rezola

Elano

Elano

Zelanda Berria 1-1 Eslovakia. Ozeanikoak omen dira txapelketako talderik ahulena eta Hegoafrikara joan aurretik halaxe galdetzen zioten hautatzaileari: kirol hau Zelan da? Atzoko Danimarkarrek erantzun zieten: Holan da.


Boli Kosta 0-0 Portugal. Hautatzaile portugaldarra, Carlos Queiroz, kexu azaldu da Drogbak jokatu duelako, baina Drogba izan edo ez izan, Portugal “Queiroz y no puedoz” batean ibili da.


Brasil 2-1 Ipar Korea. Nire buruari agindu diot ez dudala Elanorekin txisterik egingo mundial osoan. Gutxirekin irabazi dute brasildarrek, gehiagoren beharrik ez zutelako.

Gaurko bazkaria presaka jan behar izan dut, bestela ez nuelako gaurko partidu bikain bat ikusiko! Nola galdu Zelanda Berria eta Eslovakiaren arteko neurketa? (Ironia da)

Batzuetan uste baino gogorragoa da Mundialerako kronikak idaztea, ez pentsa. Partidu honek zer pentsatu asko eman dit... baina pereza eman dit eta ez dut ezer pentsatu. Galdera bat besterik ez: Zelanda Zaharra zer dago, York Zaharraren ondoan?

Oharra: Badakit Herbeeretan dagoela Zelanda eta “itsasoko lurra” esan nahi duela. Alegia, badakidala interneten begiratzen.

Ah! Partiduari buruz, ezer gutxi. Zelanda Berriaren gola bakarrik, buruz izan baita. Eslovakiarena hankaz.

Portugal eta Boli Kostaren artekoa, komentarista espainolen arabera, altzairu amaitu da (a cero). Cristiano Ronaldo da portugaldarren izarra eta gaur ere, portugesek egin duten apurra, Ronaldok egin du. Gehienak Deco-razio moduan zeuden zelaian. Beste taldeko izarra, Drogba, azken unerarte zalantza izan da kubitoa puskatu zuelako, baina... futbolean kubitoa zertarako behar da ba? Partxisean bai, dadoa botatzeko eta kubatetan ere bai, izotzezkoak. Baina futbolean? Azkenean, hasieran aipatu bezala, Queiroz y no puedoz bat izan da bi taldeen aldetik.

Azken partidua Ipar Koreak eta Brasilek jokatu dute. Brasildarrak izan dira nagusi azkenean, baina karta guztiak erakutsi gabe. Bastos bai, baina besterik ez. Futbol ikusgarririk egin gabe beraz, txapelketa irabazteko faborito izaten jarraitzen dute. Hori bai, Julio Cesar atean izatea ez da nahikoa horretarako, bestela galdetu Asterix eta Obelixi. Ipar Korean berriz, Ji Yun Nam golegilearen izena Koreatzen dute orain.

P.D.: Cuatro telebista kateko esatariaren hitzak dira Dungak aldaketa egin duenean: “Dani Alves a salido por Elano.” Hasieran emandako hitza bete nahi nuke.

 

  • Erantzunak (6)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

  • Agin Rezola - 2010-06-16 23:34:25: Ah! eta Eslovakiaren gola, berriz ikusteko asmoa nuen ea hala ote zen ziurtatzeko, baina puf... sinisten dizut. Ayooo!!!
  • Agin Rezola - 2010-06-16 23:33:40: eskerrikasko nere testuei arreta jartzeagatik! Hala ere, zer irakurri dezu, sarrera bakarrik? Testuan argi dio altzairu bukatu zutela!!!jeje eskerrikasko.
  • iosu - 2010-06-16 16:48:03: Eslovakiaren gola buruz izan da ere
  • iosu - 2010-06-16 16:44:37: Boli Kosta Portugal partidua hutsean amaitu zen, ez bana
  • Agin Rezola - 2010-06-16 14:19:04: Ez, ez! Hori Cuatroko komentaristaren esaldi bat zen. Txistea iruditu bazaizu, zure buruan egin duzulako da, ez nik!!! Nik hitzak testualki ekarri besterik ez dut egin!!!
  • Xabi - 2010-06-16 12:57:07: Azkenean ezin izan duzu txistea egin gabe gelditu, jajaja!
JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403