« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Agin Rezola

Epaileak futbolean ere... ejem

2010-06-18 23:35:00 | Agin Rezola

justizia futbolean

justizia futbolean

Serbia 1-0 Alemania. Kloseren bigarren txartel horiak Alemaniaren bidea dezente itxi zuen. Klose ingelesa balitz, txisteak grazi gehiago izango zuen.

Eslovenia 2-2 AEB. Estatu Batuak, lehen zatian, gehiago zen estatua batuak. Horren ondorioz, 2-0 aurreratu zen Eslovenia. Bigarrenean 3 gol sartu zituzten amerikarrek. Bai, 3.

Ingalaterra 0-0 Algeria. Ziur futbola Ingelesek asmatu zutela? Orduan, zertarako asmatu zituzten ateak? Partidua ikusten lo gelditu zirenak esna itzazue mesedez.

Alemaniak oso ongi jokatu du bigarren partidua ere, baina Anticen Serbiak garaipena behar zuen. Zergatik, ba hedabide espainolek dioten moduan, ningún otro resultado le serbía eta garaipen honekin bizirik jarraitzen du Serbiak. Antic beraz, hautatzaile Anticpatikoa izango da alemaniarrentzat.
Norgehiagokaren balantza desorekatu zuen jokaldian, Undiano Mallenco epaile nafarra oso zorrotz aritu zen eta Kloseri bigarren txartel horia atera zion. Egia esan, malgutasunez ez da inoiz aritzen, horregatik jarri zioten Undiano izena, un dia no y el otro tampoco.
Erabakiorrak izan ziren Zigicen altuera ere (tarteka makurtu egin behar izaten zuen, hegazkinen bat pasatzen bazen edo) eta Lukas Podolskiren punteria eskasa. 
C multzoan, berdinketa AEB eta Esloveniaren artean, baina hemen ere, erabakiorrena epailea izan zen. Koman Coulibaly epaileak (izenagatik pentsatzen dut jokoa maiz geldituko zuela) AEBren legezko azken gola ez zuen ontzat eman. Amerikarrei legeak inporta balie bezala...
Maliko epailea da Coulibaly, baina oso oso Malikoa baldinbada, gazteleraz esan daiteke Malisimo dela?
Bestalde, bitxikeria moduan, kuriosoa da Esloveniaren gola LjubiJANKIcek sartzea.
Atzoko azken partiduan ez zen ezer gertatu. Nire aldamenean bi lagun gerrara jolasten ari ziren (ez nahastu amerikarrekin, karta jokoaz ari naiz) eta haiei begira egon nintzen. Entretenigarriagoa zen. Partiduari begira baino, aldamenekoekin hizketan aritu nintzen. Beti berdina pasatzen zait Algeriaren partiduekin, sekulako elkarrizketarako gogoa sartzen zait.
Ingalaterra argitasunik gabe aritu zen, lampar(d)a itzali balitzaie bezala. Baina ez da izango argindar faltagatik! Algeriako jokalari bat kalanbreak zituela eta aldatu zuten.
Ingalaterraren eztarriko korapil sendoa nahi zuten askatzea, baina oraindik hor izango dute. Eta... Lacen zelaian zela lortu ez badute..

 

  • Erantzunak (2)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

  • Agin - 2010-06-19 23:23:47: Ez diat uste. Eta Ingalaterra etxera joango denik ere ez! jejeje :-p Eskerrikasko!!!
  • Kepa - 2010-06-19 15:57:58: Agin!Ikaragarri gozatzen diat hire kronikak irakurtzen! Ingalaterra kalera joango dela uste al duk? Ona izango huan...
JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403