« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Agin Rezola

Greba orokorra

2010-06-30 23:57:00 | Agin Rezola

Greba orokorra

Greba orokorra

Paraguay 0-0 Japonia. Jende asko ezkontzen den modura sailkatu zen Paraguay final laurdenetara: penaltyz.

Espainia 1-0 Portugal. Greba orokorraren aitzakiak balio dit ez idazteko?



Lehen partiduan, greba orokorrarekin bat egin eta futbolean jokatzeari muzin egin ziotela zirudien Japonia eta Paraguayk. Greba japoniarrarena mito bat da. 
Zenbait jokalari turismoa egiten ari zirela zirudien, Okubo bezala. Donostiara etorri zenean, harrituta, izen horrekin gelditu zen: Oh Kubo !
Hemen amaitu da Japoniaren ibilbidea txapelketa honetan. Gosez geldituko ziren batzuk akaso, 17 zenbakidunaren moduan, Hasebe. Baina jokalari askoren ibilbidea hasi besterik ez da egin, Munduko Kopa eskaparate handi bat baita futbolaren merkatuan. Esate baterako, Honda Athleticek fitxatuko ote duen zurrumurrua zabaldu da, nik Onda Vasca irratian entzun dudala uste dut.
Baina garrantzitsuena Paraguayren aurkako partidua zen eta hori ez zuten irabazi. Ez zen golik iritsi, ez Tanaka, ez tinaka eta ez tirunaka. Azkenean 0-0 eta penaltyetan Paraguay aurrera.
Badakit pentsatuko duzuela Japoniarekin pentsatuta neuzkan txiste guztiak orain ari naizela botatzen bata bestearen atzetik, baina horrela pentsatzen duzuen guztiei zera esango dizuet: arrazoi duzue.
Dena den, zalantza bat daukat: Paraguayko jokalariek penaltyetan irabazita hartu zuten poza ikusita, zergatik esaten zaio gazteleraz penaltyari “pena máxima”?
Baina kazetaritzan objektibotasuna baloratzen denez, partidu eta selekzio guztiei eman behar zaie espazioa: Espainia 1-0 Portugal.
Ahaztu baino lehen: CCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCC
Izan ere, atzo Txileko jokalari batek hala eskatu zidan: Ponce. Eta horixe egin dut. Kitto, honekin bete dut agindutako karaktere kopurua, baina badaezpada... CCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCC

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403