« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Agin Rezola

Liberté, Egalité, Berdinketé

2010-06-11 00:32:00 | Agin Rezola

Frank Ribery

Frank Ribery

Munduko kopako futbol partidei buruz idazteko agindu zidaten eta beraz, jakingo duzue zeren gainean idatziko dudan gaur. Bai, aulki baten gainean.


Lehen bi norgehiagokak ez dira historiara pasako. Mexiko eta Hego Afrikaren arteko neurketa banakoarekin amaitu zen eta Frantzia eta Uruguayren artekoa berriz, krisiak nomina asko utzi dituen bezala: hutsean.

Lehen partiduan Mexiko zen faborito. Batetik, bertako jokalariek bi jainko behintzat alde zituztelako (Giovani Dos Santos) eta bestetik, Hego Afrikako atzeko lerroan, ona izatea ezinezkoa den jokalari bat dagoelako (Khu-malo). Txiste hau ez zen hobea, badakit.

Hegoafrikarrak aurreratu dira markagailuan Tshabalalaren (izena idazteko, esan beharrik ez dago CtrlC+CtrlV erabili dudala) gol bikain batekin, baina mexikarrek berdindu dute, afrikarren defentsak lagunduta. Bere izenari aurka eginez, Rafael Marquezek des-markez sartu du berdinketaren gola.

Frantzia eta Uruguayren artekoan berriz, nabarmenagoak izan dira taldeen gabeziak, bertuteak baino. Frantziak talde beldurgarria du, batez ere Frank Ribery hamaikakoan dagoelako. Eta gainera, futbolean ona da.

Epailea ere ahalegindu da neurketa ona ikusten, bere aurpegiak zerbait ikusi nahi zuela adierazten zuen behintzat, baina ez Yuichi Nishimurak eta ez guk, ez dugu lehen egunean nahi genuenik ikusi. Eta partidu onik ere ez.

 

  • Erantzunak (1)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

  • txef - 2010-06-12 17:23:52: Agin, oso ona! Egunero sartuko nauk hire artikuluak irakurtzera!!
JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403