« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Agin Rezola

Azzurra eta palarekin altxor bila

2010-06-21 01:27:00 | Agin Rezola

Azzurra

Azzurra

Italia 1-1 Zelanda Berria. De Rossiri egindako penaltya Iaquintak bota zuen, baina normala da berari botatzen uztea, sartuko zuela Iaquinta. Ez bazuten jakingo, beste batek botako zukeen, ez?

Paraguay 2-0 Eslovakia. Paraguayk merezita irabazi zion Eslovakiari eta lan asko izan zuen Mucha atezain eslovakiarraik.

Brasil 3-1 Boli Kosta. Luis Fabianok, bere bi golekin, kolokan utzi du Boli Kostako familia, tartean, Tioté. Non zeuden Papacafé edo Abuelamanzanilla?


Italiak Azzurra eta palarekin egin behar izan zuen lan. Partiduaren aurretik, italiarrek egurra emango zutela uste zuten gehienek, baina egurra, ia jaso egin zuten, eta galanta! Batez ere, Woodek bigarren gola sartu izan balu. (Ez dakizuenontzat: egurra eman, ingelesez: to give wood)
 
Askoz gehiago espero da italiarrengandik. Badakigu ikuskizunik ez dutela emango, baina estilo gehixeago behintzat. Dena den, egia da Italiak ez duela partidurik irabazi, baina galdu ere ez. Zelanda Berriak, nahikoa egin zuen gol bat sartuta. Izan kontu, Fallon izeneko jokalari bat dutela.
 
Paraguay eta Eslovakiaren artekotik, ezer gutxi azpimarra daiteke. Paraguay ia final zortzirenetan dago, baina Eslovakiak ezer gutxi erakutsi zuen. Txartel hori bat atera zioten Duricari, sarrera gogor xamar bat (Euskal Herriko hegoaldean, una entrada Durica izango litzatekeena) egiteagatik, baina gutxi gehiago. Iritsi ez zen aukera baten zain egon ziren. Bazeudela, horixe. Zelai erdiko Staba jokalaria horren adierazle.
 
Partidu garrantzitsuena Boli Kosta eta Brasilen artekoa zen, norgehiagoka parekatua zelako hasieran, baina amaieran, esan genezake, Boli Kostari dezente itxi zaiola final zortzirenetarako atea. Tinbrea jotzeko jokalari egokia izan daiteke Dindane, baina ate horretatik beraiek edo Portugal pasako da.
 
Azken emaitzan zerikusi handia izan zuen epaileak. (Epaileak zer ikusirik ez balu, alferrik legoke, ez?) Stephane Lannoy epaile frantsesa (euskaraz: lanik egiten ez duen Exteban) oso gaizki aritu zen eta Brasilen gol ilegal bat ontzat jotzeaz gain, Kaká ez zuen egotzi behar. Edo akaso, komunera joateko premia zuela pentsatuko zuen eta horregatik bidaliko zuen aldagelara? Ez dakit.
Amaitzeko, gogora ekarri nahi dut nola esan nuen Elanorekin ez nuela txisterik egingo, baina Cuatrokoak berriz tematu direla iruditzen zait. Quique Sanchez Floresen hitzak ekarri nahi nituzke amaitzeko: Dani Alves hace lo mismo que Elano, va más hacia dentro que por fuera.

 

  • Erantzunak (3)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

  • iosu - 2010-06-21 23:42:06: jajajajajaajaja!!Oso ona Tioteren txistea!!!jajajajajaja!!Segi horrela Agin!
  • Agin Rezola - 2010-06-21 10:16:29: Arrazoi duk, baina Mundial honetako nire erronka, Elanorekin txisterik ez egitea duk! Eskerrikasko hire aportazioagatik! Zuek eginez gero nik egin beharrik ez!
  • Larri - 2010-06-21 09:55:07: Hi Rezola, zuk dakazun etorriakin ez dakit nola ez zinan atzoko azkan partidan gertatutako jokaldi batekin geratu: Bigarren zatia bukatzera zihoan, zelai erdian zen baloia eta bapatean: Elano-Tiene-Kaka ... (Y Kaka expulsau)
JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403