« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Agin Rezola

Suizoak kontrako eztarritik

2010-06-17 00:33:00 | Agin Rezola

Suizoa kontrako eztarritik

Suizoa kontrako eztarritik

Munduko kopa honek denok kutsatu gaitu. Jendeak alerta horia dela eta, beste alerta hori bat ateratzen badigute ea alerta gorria aterako diguten galdetzen Zidane (ikusten?) gaur.

Txile 1 - 0 Honduras. Goibel zeuden hondurarrak pronostikoak bete eta Txilek irabazi duelako, baina gaztelerazko esaera batek dioen gisan, hay que estar a las duras y a las Honduras.

Suitza 1 - 0 Espainia. Prentsa espainola suizoak meriendatuko zituztelakoa zegoen, baina azkenean, kontrako eztarritik joan zaio.

Hegoafrika 0 - 3 Uruguay. Uruguay gehiago izan da, baina zerikusi handia izan du Khune (ardozaleentzat ezaguna) atezain hegoafrikarra egotzi izanak.

H multzoko talderik ahulenak, Hondurasek, ongi etorria eman dio Txileri. Edukaziorik ez zaio falta aurrelariari behintzat (Welcome). Txiletarrak erasoan saiatu dira buru belarri, baina azkenean, gola hankaz sartu dute.
 
Euskaltzaindiari oharra: futbolean, espresio hau aldatu eta buru hanka saiatu dira esan beharko genuke, ez?
 
Hondurasi bere aurrelaririk onenak falta zitzaizkion, baina kontuak kontu, Txile gehiago izan da, futbol erasokorra erakutsi dute eta merezita irabazi dituzte 3 puntuak. Portzierto, gola Beausejour-ek sartu du. (Eskerrak idatzi egin behar nuen eta ez ahoskatu.)
 
H multzoko beste partidua Suitza eta Espainiaren artekoa izan da. Joko aldetik, Espainiak goitik behera menperatu du Suitza. Bueno, Suitza goitik behera edo behetik gora menperatu beharko da, lautadarik ez dago han. Ah bai! Senderos bat badago baina... Uste dut nahasten ari naizela.
 
Harira. Espainia joko aldetik hobea izan dela, baina ezin izan dutela golik sartu. Suitzarrek ongi eta gogor defenditu dute eta azkenean, Iniestari, bokal bat ere kendu diote. Orain “Ni esta” esaten diote.
 
Beste galdera bat. Bixente Basokok (Vicente Del Bosque) Iniestaren ordez Pedrito atera duenean, zu ere Heidiren bila hasi zara Suitzaren zelaian?
 
Gaurko azken partiduari buruz (A multzoko Hegoafrika - Uruguay) ez dakit zer esan. Tira, antzemango zenuenez, beste guztiei buruz bezala. Onena zentzuzko zerbait esatea izango da: Uruguayk 3 eta 0 irabazi du, 3 gol sartu dituelako eta Hegoafrikak ez duelako golik sartu. (Ederki ari haiz Agin, laster ETB 1eko partiduak eskainiko dituk).

Espainia 0:1 Suitza

Uruguay 3:0 Hegoafrika

Honduras 0:1 Txile

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403