« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Agin Rezola

Kamerun aurrera... etxera bidean

2010-06-19 23:08:00 | Agin Rezola

Kamerundarren autobusa

Kamerundarren autobusa

Ghana 1-1 Australia. Kewell australiarrari txartel gorri zuzena atera arren (nolakoa da txartel gorri okerra?), Ghana ez zen irabazteko gai izan.

Herbeereak 1-0 Japonia. Herbeereen aurka galduta, Japoniak puntu bakarrarekin jarraituko du... bere banderan. Txapelketa honetan 3 baditu.

Danimarka 2-1 Kamerun. Danimarkarrak sailkatu direlako abestiak kantatu eta kantatu dabiltza. Kamerunen, Song edukiagatik, etxera isil-isilik.

Ghana eta Australiak berdindu ondoren, Alemaniak Ghanari irabazi beharko dio azken partiduan sailkatu nahi badu edo bestela Serbiak ez lioke Australiari irabazi behar. (Ez zegoen txisterik, ez bilatu bi aldiz). D multzoko bigarren partidu honetan, erabakiorra izan zen Harry Kewelli ateratako txartel gorria. Epaileak Harry Kewell esan beharrean, Kendu Kewell esan zion. Baina ez zen partiduko nahasketa bakarra izan. Ghanako zelai erdiko Annan jokalaria kafea baino beltzagoa izaki, askok Kofi Annanekin nahasten zuten.

E multzoan Herbeereak dagoeneko sailkatu dira jokatutako bi norgehiagokak irabazita. Sneijderren eskuinkada bortitz bat izan zen sartu zena, baina aurretik, Kuyt txilena batekin saiatu zen. Honek ordea, kalabazak eman zizkion. Merezita irabazi zuten europearrek.

Tulipanen poza eta kamerundarren tristura. Saiatu ziren Pierre Webó (Pello Arraultza), Aboubakar (bi belarri eta sudur bat) eta konpainia, baina alferrik. Borroka gogor egin zuten, baina erdi bidean gelditu ziren... Song bezala, beste erdia falta zitzaion borrokalari ona izateko: -oku. Sailkatzeko askoz hobEto’o jokatu behar da.

Herbehereak 1-0 Japonia




 

  • Erantzunak (1)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

  • Mikel - 2010-06-20 23:51:34: FIFAkoak euskarazko atari batetik bideoak kentzen???? Dirua besteik ez da, lotsa gutxi.
JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403