« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Agin Rezola

Epaileak espainolak balira...

2010-06-28 01:26:00 | Agin Rezola

Ingalaterrako defentsa

Ingalaterrako defentsa

Legez kanpo utzi beharreko gol banak eragin nabarmena izan zuten atzoko bi neurketetan. Espainian jokatu balitz Munduko Kopa, ziur bi golak legez kanpo uzteko ez zutela birritan pentsatuko. Atezaina gola kondenatzera ere behartuko zuketen, seguru.

Alemania 4-1 Ingalaterra. Defentsa ingelesa, epailea eta kontraeraso alemaniarrak fish and chips eginda utzi zituen ingelesak.

Argentina 3-1 Mexiko. Agian pasatzerik ez zuen Merexiko, baina epaileak esku bat bota zien argentinarrei. Edo marrazainak banderin bat esan beharko genuke?

Alemaniak 4 gol sartu zizkion Ingalaterrari, baina emaitzaz harago, epaileak baldintzatu zuen partidua. Alemania aurreratu zen 2 eta 0. Ondoren, Upsoni esan zioten: Gora Seme! Eta jauzi bikain batekin sartu zuen ingelesen gola.
 
2 eta 1ekoarekin ordea, Jorge Larrionda epaileak beLarriondako galanta eman zien ingelesei Lamparden gola ontzat eman gabe utzita.
 
Akatsik handiena epaileak egin zuen, baina horrek ez du esan nahi ingelesek akatsik egin ez zutenik. Asko eta larriak. Ikastolako (Cole) patioko akatsak egin zituzten atzealdean eta orain, ingalaterrako defentsari “defentsa txanpua” esaten diote, Johnson… eta umeak daudelako: Johnsons Baby.
 
Mexiko eta Argentinaren artekoan ere epailea protagonista. Rosetti epaileak (txartel gorriak beharrean, txartel arroxak zeuzkala diote) Tevezen gola ontzat jo zuen eta mexikarrak sutan jarri ziren. Pentsa nola berotu ziren, zelai erdian jokalari batek kamisetan Torrado jarri zuela. Oraindik gol horren berotasunean, Osorio atzelari mexikarrak sekulako hutsa egin zuen eta Higuainek ez zuen barkatu “el conejo” Pérezen aurrean. (Ez nahastu Ratoncito Pérezekin)
 
Argentinarrak beldurtu nahiean edo, Agirrek Guardado gorde eta Franco atera zuen, baina marrazainak eskuineko eskua altxatzeko beranduegi zen.
Final laurdenak: Alemania vs. Argentina.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403