« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Agin Rezola

Inaki, ze urrun dago Kamerun

2010-06-14 08:00:00 | Agin Rezola

Honda goleatzaile

Honda goleatzaile

E multzoko lehen partiduan Danimarkak 2-0 galdu du Holandaren aurka. Partidu amaieran, kazetari bizkaitar batek halaxe adierazi die danimarkarrei: futbola holan da.

Bigarren partiduan, esan genezake Japonia motoak bezala hasi dela, Hondak sartu baitu gola. Nik esango nuke gainera, suzuki ospatu duela. (Sutsuki. Harrapatu duzu?) Japonia 1-0 Kamerun.

Azken partidua F multzoari zegokiona izan da eta Italiak bere estiloari eutsiz, bana berdindu du Paraguayren aurka. Paraguayko atezainak zeresan handia izan du, berdinketaren golean: “Justo Gaur liatu behar nuen” esango zuen Justo Villar atezainak.

13:30etan hasi da Danimarka eta Holandaren arteko partidua. Jokalari gazte asko zelaian eta garaipenerako gosea. Azkenean, Dinamarkarekin laranja zumoa egin dute, baina bigarren gola Neskuytek sartu du. Erabakiorrena dena den, lehen gola izan da. Aggerrek bere atean sartutako golak desagger arazi ditu Danimarkaren garaipenerako aukerak, baina taldeari bizkarra eman diona Poulsen izan da. Irudiak ikusi badituzue, ulertuko duzue zergatik. E multzoko bigarren partiduan Kamerun zen faborito argia, baina Kamerundarrak ez dira ohartu Japoniak baduela jokalari bikain bat, edo behintzat txarra ez dena. Bere izenak dioen moduan: on da. Hondak sartutako golaren ondoren eta E multzoa Danimarka eta Holandak osatzen dutela ikusita, Zaramaren abesti bat datorkit burura: Iñaki, sailkatzetik ze urrun dagon Kamerun. Gaurko azken neurketan ere, ezustekoa izan da, Alcarazen golak markagailuan aurretik jarri baitu Paraguay. Gol horrekin barre egin diote Buffon atezain italiarrari, baina hau bere lana betetzen ari zen, besterik ez. Beste falta batean sartu du berdinketaren gola Daniele De Rossik. Dena den, Italiako Pepe izan da partiduko onena, jokaldi arriskutsuak egiteaz gain, baloi asko lapurtu dituelako. Azken batean, Pepe guztiak berdinak dira han eta hemen, erasoan arriskutsuak eta asko lapurtzen onak.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403