2010-06-23 23:23:00 | Agin Rezola
Ingalaterra 1-0 Eslovenia. Ingalaterrak irabazteko, ingelesek Mallorcan eguzkitako kremarik gabe baino gehiago sufritu dute, baina azkenean sailkatu dira.
AEB 1-0 Algeria. Futbolak justizia egin zuen AEBekin, eta final zortzirenetarako sailkatu da. Eskerrak ez zuen AEBk egin behar justizia futbolarekin!
Alemania 1-0 Ghana. Ozilen golak Alemania taldeko lehena bezala sailkatzeko balio izan du. Ozilen izena ozen ohiukatu dute, baina huts egin izan balu, zer esango zuten, Oh nol! ?
Australia 2-1 Serbia: Australiak bere aukerei eutsi nahi izan zien nola koalak eukaliptoari, baina azkenean, ez Australia eta ez Serbia. Biak etxera.
Ingalaterra gaztetuta azaldu zen Esloveniaren aurkako partiduan, erregina bera bikinian irudikatzen nuen nik. Batez ere gola sartu ondoren, oso momento onak izan zituen Ingalaterrak eta bereziki, James Milnerren erdiraketek egin zieten min Esloveniari.
Amerikako Estatu Batuen eta Algeriaren aurkakoan bihotzekoak emango zion baten bati. Dempseyk zutoinera bidali zuenean baloia, ni de palo ez zutela golik sartuko pentsatuko zuten, Baina Donovan Estatu Batuetako ikur berria izango da. Bueno ez, pasa egin naiz, Coca-Colak izaten jarraituko du. Arauzko 90 minutuak amaituta sartu zuen Donovanek. (Don Ovan baino, Mr. Ovan ez al litzateke?)
Alemaniak 1 eta 0 irabazi zion Ganhari, baina galduta ere, irabazi egin zuen Ghanak eta oraingoan ez naiz izenarekin txiste errazik egiten ari. Serbiak galdu izanak Ghana ere sailkatu baitzuen.
Alemania eta Ghana sailkatu eta Serbia munduko txapelketatik kanpo gelditu zen dena bere esku zuenean. Lehen partiduan Kuzmanovicen eskua izan zen, bigarrenean Vidicena eta atzo, alde behar zuenean, ez zioten adierazi. Beraz, guztia bere esku zuen. Serbiarrei ez diegu musean irakatsiko.
Final zortzirenak: AEB vs. Ghana eta Alemania vs. Ingalaterra. Azken partidu hau Mallorcan joka lezakete, ez?
© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403