« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Agin Rezola

AEBen inbasioa amaitu da

2010-06-26 22:52:00 | Agin Rezola

Suarezen taldea

Suarezen taldea

Uruguay 2-1 Hego Korea. Suarezek gurpil handia emanda sartu zuen bigarren gola. Traktore batena akaso?

Ghana 2-1 AEB. Ghanan musean ipurdiarekin jokatzen duten ez dakit, baina afrikarren muskuloek irabazi zieten Estatu Batuei.

Uruguay finalen geletan sartu da (cuartos de final) Luis Suarezen bi golekin. Ajaxeko jokalariak bi zalantza sortu zizkidan ordea. Batetik, Ajaxeko jokalaria bada, zergatik zuen kamiseta zikina? Eta bestetik, hain jokalari suarra izaki, zergatik izena du “Suar ez”?
Hego Koreak lan asko egin zuen, baina ez zuen partidua ongi irakurtzen jakin. Eta hori, Lee pila bat zituztela hamaikakoan!
Dena den, irakurlerik arretatsuena Ghanako selekzioan ikusi genuen: Lee Addy. Baina irabazteko, arreta eta ahalmen fisiko handia ere behar dira. Ghanak hasiera behintzat badu: Mensah. “na in corpore sano" falta zaio. Gerrarako prest zegoen beraz Ghana, zelai erdian Annan izanagatik. Horrek ez du esan nahi gizalegerik ez dutenik ordea. AEBtako atezainari jaurti aurretik galdetzen zioten: Houward you? Zer gutxiago, ezta? Animalien erreinuan ere, jaguar batek beste jaguar bati horixe esaten dio beti, “jaguar you?”
Gyanen bigarren golak erreakziorik gabe utzi zuen selekzio amerikarra eta Ghanakoen ateak Bin Laden zirudien. Zituzten gizon guztiekin bilatu zuten, baina oraindik ez dute aurkitu.
Final laurdenak: Uruguay vs. Ghana

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403