« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Agin Rezola

Ahoa bete hortz

2010-06-22 00:04:00 | Agin Rezola

Piqué hortzak zituenean.

Piqué hortzak zituenean.

Portugal 7-0 Ipar Korea. Seta (ez perretxiko) eta partidua Portugalentzat.

Txile 1-0 Suitza. Ordubete egin zuen Suitzak jokalari bat gutxiagorekin eta Suitzako ordulariak eta Hegoafrikakoak abiadura berean doaz. Oso luze egin zitzaien.

Espainia 2-0 Honduras. Espainiaren jokoak asko ahoa bete hortz uzten ditu eta beste batzuk hortzik gabe. Galdetu Piquéri.

Portugalek nahi bezala irabazi zion Ipar Koreari. Tiagok berak atzelari korearrei garbi esan zien: Tiago lo que quiero. Portugalen meritua adina izan daiteke Ipar Korearren akatsen ondorio 7 eta 0eko emaitza. Kwang Chonen huts batekin hasi zen partidua eta KwangChondeatzen amaitu zuten portugaldarrek.
 
Dena den, bitxia da, 7 eta 0 irabazi eta hala ere, Portugalek Duda izatea, ez? Ezkerreko hegalean jokatu zuen hain zuzen.
Suitza eta Txileren artekoan, Vidalek bere antzezteko teknikak baliatuz, Suitza jokalari bat gutxiagorekin utzi zuen. Epaileak txartel gorria atera zuenean, Behrami suitzarrak ez zekien nor egotzi zuen, Behra ala ni?
 
Ordubete egin zuten Hitzfilden mutilek jokalari bat gutxiagorekin eta Milkako behiak ezin izan zuen Osborneko zezenari egin ziona egin. Luze egin zitzaien norgehiagoka, baina partiduaren ondarrean, (badakit belarretan jokatzen dutela) Suitzak berdintzeko aukera eduki zuen.
 
Eta amaitzeko, Hego Euskal Herrian bizi garenok ederki dakigu Espainiak bere joko azkar, bizi, eraginkor, doatsu, sutsu, kementsu, ikusgarri, zoragarri, maitagarri (kazetari espainola bainintz egon ziur ostiralarte ari nintekeela horrela, Txileren aurkako partiduko emaitza jakin arte). Esaten ari nintzen bezala, Espainiak aurkaria Honduratuta utzi zuela.
 
2 sartu zituzten, baina zenbat aukera? Villak, bere izenari ohore eginez, aurkitu baino gehiago bilatu zituen eta Torresek, bizkarrean 9a baino, 10a zeramala zirudien. (Brandy zalea ez bazara, galdetu aitonari zer den Torres X)
 
Ez pentsa dena den, Espainiak hain errez irabazi zuenik. Piquèk hortzak galdu zituen eta hori zergatik gertatzen da? Hortzak erakusteagatik. Txilerekin, ogi gogorrari hagin zorrotz, baina nor geldituko da ahoa bete hortz? (Ez hadi astuna izan Agin!)

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403