Ertzaintzak Ekaitz Samaniego atxilotu zuen Gasteizen

Duela
12
urte

2012ko urtarrilaren 14an,

Ertzaintzak Ekaitz Samaniego atxilotu zuen Gasteizen. Segiko kide izatea egotzita, zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak. Epaia ezagutzean ezkutatzea erabaki zuen gazteak, eta bere aldeko manifestazioaren bukaerako ekitaldian jendaurrean agertu zen, El Corte Inglés salguneko balkoi batean kateatuta. Ondoren etorriko ziren herri harresi ugarien ernamuina izan zen, ezkutuan egon ondoren, Polizia behartu baitzuen atxiloketa ekitaldi jendetsu baten erdian egitera.

Ikusi gertaerak bideoan.

 

Iturria:

Ertzaintzak Ekaitz Samaniego atxilotu du Gasteizen (ARGIA, 2012ko urtarrilak 14).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte