Mildred Harnack idazlea gillotinatu zuten Hitlerren aginduz

Duela
81
urte

1943ko otsailaren 16an,

Mildred Harnacki burua moztu zioten Hitlerren aginduz, 40 urte zituela. AEBetan jaiotako idazle hau gaztetan joan zen Alemaniara bizitzera. Berlinen zela, Hitlerren igoeraren lekuko izan zen. 1928an alderdi naziak Reichstag-erako hauteskundeetan botoen %3 lortu zuen; 1930ean %18 eta 1932an %37. Harnack bertan zen Alemaniaren bilakaera barnetik bizitzen eta senarrarekin batera, Hitlerren aurka egiteko bilerak antolatzen hasi ziren beren apartamentuan.

Erresistentzia sare horretan juduak, katolikoak eta ateoak, denetarik antolatu ziren eta %40a emakumeak ziren. Batzen zituena Hitler gerarazi behar zela pentsatzea zen. Harnack-ek alemaniarrak errekrutatu zituen erresistentziarako, juduei ihes egiten lagundu zien, Hitlerren erregimenaren aurkako esku orriak idatzi zituen eta honen asmoen berri pasa zien bai AEBei, baita Sobietar Batasunari ere, besteren artean, SESB inbaditzeko nazien Bizargorri Operazioari buruzkoa.

Gestapok atxilotu zuenean, 1942ko irailaren 7an, Berlingo emakumeen espetxean sartu zuten, eta bere heriotzaren ondoren publikatu diren dokumentuek jasotzen dute talde honetako presoek egunero pairatu zituzten galdeketa eta torturak. Azkenik, Plötzensee espetxean gillotinatu zuten. Azpian, NYTimes-ek argitaratu zuen albistea.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
110
urte