1947ko azaroaren 10ean,
Palestina bi estatutan bereizteko plana onartu zuen NBEk. Palestinan finkatutako juduek erlijio ororen bizikidetzan oinarritutako Estatu palestinarraren plana boikotatu ostean hartu zuen erabakia NBEk. Palestinarrek arbuiatu zuten arren, sionistek inspiratu eta AEB eta SESBk babestutako erabakia izan zen. Juduei lurraldearen zati handi eta emankorrena eman zitzaien hala.
Egun berean, baina 1975ean, NBEk berak sionismoa arrazismoarekin eta apartheidarekin parekatu zuen, erresoluzio bidez. Hala, arraza diskriminazio faktore gisa ulertuta, hura amaitzeko deia egin zuen. Alferrik.
Iturria:
Josep Fontana, El siglo de la revolución. Una historia del mundo desde 1914 (Ed. Crítica) + Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 3379 ebazpena (NBE, 1975).