Milaka lagun batu ziren gazteen aurkako atxiloketak eta jazarpena salatzeko Donostian, Gurasoak elkarteak deituta. Kale-istiluetan parte hartzea egotzita atxilotu eta espetxeratutako gazteak babesteko sortu zen Gurasoak elkartea 1996an, haien aurkako kriminalizazioa, faltsutzeak, tortura, tratu txarrak eta errugabetasun printzipioaren urraketak salatzeko. Zenbait hamarkadaz ehunka izan ziren atxilotu eta torturatutako gazteak Euskal Herrian, eta are gehiago izango ziren Baltasar Garzón epaileak Segi, Haika eta Jarrai erakunde terrorista gisa izendatu ostean.
Iturria: Axun Erzibengoa, Gazteen eskubideak aldarrikatu dituzte milaka lagunek Donostian (Euskaldunon Egunkaria, 1998ko urtarrilak 4).