Nafarroako gobernadore zibilaren euskaldunen aurkako zirkularra argitaratu zuen

Duela
125
urte

1901eko irailaren 2an,

Benito Francia Nafarroako gobernadore zibilak euskararen aurkako zirkular bat argitaratu zuen Aldizkari Ofizialean. Bertan, Nafarroako mendialdeko irakasleei zuzentzen zitzaien, hainbat ikasgai euskaraz ematen zituztela eta.

Eskola eremuan espainiera ez den hizkuntza oro debekatua zegoela oroitarazteaz gain, “espainiar aberriaren interesek” hala agintzen zutela adierazi zuen. Irakasleek haurrei euskaraz irakasten jarraitzen bazuten, erantzukizunak eskatuko zituela mehatxu egin zuen.

Prentsan sortu zituen erreakzioak, oro har, euskararen aldekoak izan ziren, eta espainiar botere zentralak Nafarroaren burujabetza zapaltzen zuela salatu zuen, adibidez, Estanislao Aranzadi politikari foruzale eta euskaltzaleak.

Iturria:

Juan Pedro Urabayen Mihura, Nafarroako gobernadore zibilak 1901ean egindako euskararen aurkako zirkularra (Príncipe de Viana, 1993).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.