Guardia zibil batek Leitzan bere buruari tiro egin eta ETA izan zela esan zuen

Duela
17
urte

2009ko azaroaren 29an,

Guardia zibil batek Leitzan bere buruari tiro egin eta ETA izan zela esan zuen. Ezker abertzaleak bi aste lehenago egindako Altsasuko Adierazpenaren testuinguruan, zeinean indarkeriari uko egin eta soilik bide politiko eta demokratikoen aldeko apustua egiten zuen. ETAren ustezko atentatu hark estrategia berria hankaz gora bota zezakeen, eta zenbait alderdik baliatu egin zuten ezker abertzalearen aurka egiteko. Bizilagunek berehala gezurtatu zuten atentatua izan zenik, ordea, agentea ikusi baitzuten 45 minutuz oihuka eta tiroka gaueko ordu txikietan.

Iturria:

Iñaki Altuna, «¡Baja, quillo, tranquilo!», Leitzan azkenean izan ez zen atentatuaren kronika (Naiz, 2024ko azaroak 29).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.