Maialen Lujanbiok Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapela eskuratu zuen

Duela
17
urte
Dani Blanco / ARGIA

2009ko abenduaren 13an,

Maialen Lujanbiok Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapela eskuratu zuen. Emakume batek irabazi zuen lehen aldia izan zen. 1997az geroztik egin diren final guztietan izana zen, eta 2009an irabazi zuen lehen aldiz. Geroztik, 2017an eta 2022an ere garaile izango zen. 1976an Hernanin jaioa, ikastolako bertso-eskolan abiatu zuen bere ibilbidea 15 urterekin Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano eta Kristina Maderasekin kantatu zuen Hondarribian eta geroztik plazaz plaza ibilbide oparoa egin du.

Ikusi txapeldunaren agurra.

 

Iturria:

Xenpelar Dokumentazio Zentroa.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
205
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.