Rage Against the Machine taldeak aurre egin zion BBC-ren zentsura saiakerari

Duela
17
urte

2009ko abenduaren 17an,

Rage Against the Machine taldeak aurre egin zion BBC katearen zentsura saiakerari. Killing in the name of abestiarekin Erresuma Batuko abestien zerrendako lehen postura iristeko lehian, BBC radio katean abestia zuzenean jotzera zihoazen. Irrati-kateak, ordea, abestia aldatzeko eta biraoak ezabatzeko eskatu zien.

Abestiak “Fuck you I won’t do what you tell me” (izorra zaitez, ez dut agintzen didazuna egingo) esaten zuen, eta hori izan zen hain zuzen egin zutena: zati hori iritsi zenean, Zack de la Rocha abeslariak hatz luzea erakutsiz indar osoz oihukatu zituen hitzok. Azpian ikus daiteke, 4:44tik aurrera.

 

Iturria:

Rage Against the Machine vs Factor X (Mondo Sonoro, 2010eko otsailak 14).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
205
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...