Bere lehen drone erasoa agindu zuen AEBetako presidente Obamak eta hemezortzi zibil hil zituzten Pakistanen

Duela
17
urte

2009ko urtarrilaren 24an,

bere lehen drone erasoa agindu zuen AEBetako presidente Obamak. Pakistanen talibanen aurkako erasoa izan behar zuenak zibilen aurkakoa izaten amaitu zuen bi etxe bonbardatuta. Hemezortzi zibil hil zituzten, horietatik hiru haurrak.

Drone bidezko erasoen erabilera Obamaren agintaldiko ezaugarrietako bat izan zen eta hala, munduaren historian drone bitartez pertsona gehien hil duen agintaria bilakatu zen Barack Obama. George W. Bushek 50 drone-eraso agindu zituen; Obamak 563.

Iturria:

American Values

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...