Nafarroako gaztelu eta harresiak suntsitzen hasi zen Gaztelako armada

Duela
510
urte

1516ko apirilaren 3an,

Nafarroako gaztelu eta harresiak suntsitzen hasi zen armada gaztelarra. Lehenak izan ziren: Zangoza, Rocaforte, Tutera, Corella, Tafalla, Erriberri, Faltzes, Azagra, Azkoien, Mendigorria, Lerin edo Cintruenigokoa. Nafarroako erresumaren alde aritutakoen dorre eta gazteluak ere suntsitu zituzten. Honenbestez, mendeetan Nafarroa babestu zuten eta erdi aroko paisaian autoritatearen sinbolo ziren gazteluak desagerrarazi zituzten.

Iturria:

Joseba Asiron eta Martin Altzueta, 50 fechas clave de la conquista de Navarra (1512-1525). (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.