2002ko abenduaren 17an,
Istiluak izan ziren Baionako epaitegian Zuzen eta Demoetako bina kideren epaiketan, euskaraz deklaratzea ukatu zietelako. Zuzeneko kideek, Hegoaldekoak zirenez, itzultzailea zuten. Demoen abokatuak eskatu zuen itzultzaile honek bere bi bezeroentzat ere lan egitea, baina epaileak ezetz esan zuen, "frantsesez badakitelako". Hala, ez zien Demoei euskaraz egiten utzi eta istiluak hasi ziren.
Akusatuei babesa adieraztera joandakoek eserialdia egin zuten, eta poliziak gas negar eragilea erabili eta kolpeka bortitz atera zituen.
Txomin Peillen euskaltzaina, arnasa hartzeko zailtasunekin, eta gazte bat larri eraman zituzten ospitalera.
Baionako SNCF tren geltokiko seinale nagusia kentzeagatik epaitu zituzten.
Iturria:
E. Bidegain eta A. Renteria, Poliziak 15 lagun zauritu ditu Demo eta Zuzen taldeko kideen kontrako epaiketan, Baionan (Euskaldunon Egunkaria, 2002ko abenduak 18).