« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Juanjo Olasagarre

Ebentoak

2010-06-22 08:22:00 | Juanjo Olasagarre

Johannesburgoko adiskide batek esaten dit nahiz eta ez izan futbolzalea, Hegoafrika eta Frantziaren arteko partidua ikusiko duela gaur, berak –argitu dit– eta nazio osoak.

Ebentoa. Nazio bat gelditu duen ikuskizuna eta neurri batean errealitatea eraldatuko duena. Ez ordea batzuk, edo gehienok, espero genukeen bezainbat, edo hobe esanda Hegoafrikako pobreek, beltzak gehienak nahiz eta zuriak ere izanen diren, nahiko luketen bezainbat.
 
Futbolak ebentoak ekoizten ditu, ikuskizuna, denbora pasa, jende multzoa orroka, errituala, partaideak partaide izateari utzi eta multzo bilakatzen diren unea.
 
Hala ere, ezaugarri horiez gain Alain Badiou-ek, Zizeken maisuetako batek (Angel Errok liburuei buruz esandakoa, Zizek aipatzen ez dutenek hori argitzen duen zintila bat eraman beharko luketela, egokitu beharko litzaioke aldizkari honetan argitaraturiko orori: ez duzu Zizek aipatu gabeko artikulurik idatziko), ebentoa deitzen dio errealitatea eraldatzen duen gertakari bati.
 
Ez dut Badiou irakurri, noski, hizketatik baino ez dakit, baina uste dut Paulo Sainduaren zalditiko erorketa dela ebentoa, izan ere, errealitatea eraldatu zuen, partikularra, judutartasuna, unibertsal bihurtu, kristautasuna; eta beste errealitate bat sortu.
 
Ez dakit ba. Zein izan zen Apartheidaren errealitatea eraldatu zuen ebentoa, izan bazen, behintzat? Mandelaren barkamen ekintzak beharbada beteko lituzke gizarte oso baten giroa aldatzeko baina ez dakit noraino aldatu zuen errealitatea.
 
Asko aldatu dira beltzen bizi baldintzak Apartheida bukatu zenetik? Bada ez dakit. Seguru aski zurienak bai, baina beltzenak ez horrenbeste.
 
Bizia bitxia da. Iazko udan jakin nuen ordura arte pentsatu ere egin ez nuen Apartheida bukatzeko beste arrazoi bat, eta ez Hegoafrikan baizik eta Tokio bezalako leku urrun batean. Taberna gai batean gainera.
 
Bertan ANCkoa izandako hegoafrikar zuri batek zera esan zidan: “Konpondu zen zuriak, zuri asko eta asko, haien pribilejioak uzteko prest zeudelako”. Harritu egin nintzen. Eta beharbada egia da nahiz eta marxista ortodoxo batek infraestruktura aipatuko zuen. Beno, ni Hegoafrikaren alde.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403