« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Juanjo Olasagarre

Zuma

2010-07-06 10:49:00 | Juanjo Olasagarre

Jacob Zuma Hegoafrikako presidentea ez da aurreko presidenteak bezala. Hasteko zulua da, aldiz, Mandela zein Mbeki xhosak ziren, eta kanpotik begiraturik “mendebaldekoagoak” ageri ziren. Mandelak, nahiz eta herri txiki batekoa izan, Johanneburgo inguruan egin zuen bizitza, Zuzenbidea ikasi zuen eta manerez eta oso “british” agertu izan da beti. Mbeki, berdintsu. Exilioan bizi izan zen Apartheida bukatu arte, Amerikako unibertsitate hoberenetan ikasi zuen.

Zuma, esan bezala, zulua da eta, esanen genuke, “larrekoago” agertu da beti, nabarrago, salbaiago, “afrikarrago”.
 
ANCko presidentea izan zenean ustelkeria susmoak izan ziren, eta nolabait itzuri egin zien karguei. Emakume baten bortxaketaz ere akusatu zuten, eta horri ere itzuri egin zion karguak bertan behera gelditu zirelako.
 
Zuma poligamoa da. Esan bezala ez naiz aspaldi bertan egon baina irudika ditzaket nire hegoafrikar adiskide neska zurien irribarre ironikoak. Poligamoa.
 
Gertrude Sizakele Khumalo, bere lehendabiziko andrea. Nkosazana Dlamini-Zuma, bigarrena, zeina ministroa ere izan baitzen. Dibortziatu egin ziren 1998. urtean.
 
Kate Mantsho, Mozanbikekoa. Nompumelelo Ntuli (MaNtuli) eta Thobeka Stacie Madiba.
 
Horrezaz gainera Zumak haur ugari ditu bikoteez kanpo horrek adierazten duenarekin, alegia, ez duela VIH ekiditeko neurririk hartzen, horrek Hegoafrika bezalako nazioaren kasuan esan nahi duenarekin. Polemika egon zen horietako seme batekin, “maitasunaren haurra” deiturikoa. Hedabideek presidentearen esenplotasun gabezia zalantzan paratzen hasi baitziren.
Gauzak nahasteko MaNtuli andrea bizkar zainarekin amodio kontu bat izateaz akusatu dute. MaNtuli andreak dena ukatu du baina nolabait Mundial aurreko irudia itsusitu die bai Zumari bai bere familia osoari. Kulebroi latza.
 
Dena borobiltzeko Zuma sexu bereko pertsonen ezkontzaren kontra dago nahiz eta Konstituzioan jasoa izan. Ikusten den bezala apareju ona Zuma hau.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403